Olandixoko tunela gauez itxiko da otsailaren 20tik 23ra

0
315

Artapen lanak egiteko, bost gauetan, itxi egingo da pasabidea gaueko 23:00etatik aurrera.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, GI-2620 errepideko instalazioetan ohiko artapen lanak egin ahal izateko Olandixoko tuneleko zirkulazioa etengo du datozen egunetan. Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean egingo da mozketa otsailaren 20, 21, 22 eta 23an; 23:00etatik 05:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen