Olandixoko tunela gauez itxiko da otsailaren 12tik aurrera

0
344

Bost gauetan, otsailaren 12tik 17ra, itxi egingo da pasabidea 23:00etatik aurrera, artapen lanak egiteko.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, GI-2620 errepideko instalazioetan ohiko artapen lanak egin ahal izateko Olandixoko tuneleko zirkulazioa etengo du datozen egunetan. Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean egingo da mozketa otsailaren 12, 13, 14, 15 eta 16an; 23:00etatik 05:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen