Olandixoko sarreran barrera bat jartzeko obrak abian dira

0
1022

Jakina denez, zenbait enpresa eta kooperatibek Olandixoko gunean dute euren egoitza nagusia: Mondragon Korporazioa, Lagun Aro EPSV, Laboral Kutxa, Ikerlan, eta abar.

Olandixon ere Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua dago, herritar ugarik erabiltzen dutena aisirako, adibidez mendira igotzeko.

Olandixo berrurbanizatzeko proiektuak Arrasateko Udalari 2020an aurkeztutako asmoaren arabera, “sarrera nagusian proiektatuta dago barrera bat eta irristailu-ate teleskopiko bat jartzea, urbanizaziora sartzea era kontrolatuan egin ahal izateko”. Sarrera kontrolatua jartzeko obrak abian dira, goiko argazkian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen