Ointxeren Campusean 120 neska-mutil inguruk hartu dute parte

0
592

Argazkiak: Angel Ayastui – Ointxe

Ekimen honetan guztira 20 entrenatzaile inguruk jardun dute, 2 programatan banaturik: bata, parte-hartzaile gazteenentzat, eta bestea helduagoentzat. “Txikienekin joko didaktikoak, joko kooperatiboak, zuzenketa didaktikoak eta psikomotrizitatea hein handiagoan landu ditugu”.

Nagusiagoekin “lan espezifikoagoa egin dugu, bai teknikoki baita taktikoki ere, prestakuntza fisikoa ahaztu gabe”. Zuzendaritzatik adierazi dute “arrakasta handia” izan duela Campusak, “iazko formatuari eutsiz”. Arrasateko, inguruko, Gasteizko, Urretxuko edota Goierriko parte-hartzaileak aritu dira.

Datorren campusera “begira jarriak gara jada, arrakastari eusteko asmoz eta ea goi mailako saskibaloia ahalik eta ondoen bermatzea lortzen dugun”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen