Ointxeko nesken senior taldea, 64-63 irabaziz, itzuli da lehiaketara

0
588

Hilabete baten ostean, Unai Ibarrak zuzendutako ekipoak lehiaketako partidu bat jokatu ahal izan du. Azken minutuan partidua irauli zuten eta 64-63 nagusitu ziren.

Argazkia: Angel Ayastuy – Ointxe!

Mondragon Unibertsitateko Gipuzkoako lehen mailako senior taldeak garaipen borrokatua lortu zuen domekan Iturripen.

CD Inter Basket izan zuen aurkari, eta kanpokoak partiduko azken minutura arte aurretik izan ziren markagailuan. Azken uneetan, baina, etxekoek aurrea hartzea lortu zuten, eta 64-63 irabazi zuten.

Unai Ibarra entrenatzaileak baloratu du “oso pozik amaitu genuela partidua, bai lortutako garaipenagatik eta gehienbat berriz jokatzeko aukera izan genuelako”. Aupa ekipo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen