Asteburuan jokatu zuten Euskal Ligara sartzeko fina fourra eta Junior Errendimenduko Ointxe!ko neskek Euskal Ligara egin dute salto. Semifinala Beasainen aurka jokatu zuten Larunbatean 16:00retan Iturripen. Partidu oso serioa jokatu zuten Juniorrak. Emaitzan islatu zen bezala neskek haien erritmora eraman zuten uneoro partidua, emaitza 71-41 lortuz. Garaipen garrantzitsu honek Igandean finala jokatzeko aukera ekarri zuen.

Igandean 16:00retan Ordizian aurka izan zen finala, Ordizian. Aurkari oso gogorra izan arren, Ointxe! Mondragon Unibertsitateak urte osoan eginiko lanaz gain, indar guztiarekin lehiatu behar izan zuen, garaipena lortu arte. Azken laurdenean 10 puntuko abantaila lortu zuten eta defentsa ona baliatu zuten abantaila lortzeko. Ordizia 57 – 65 Ointxe! emaitzarekin amaitu zen Finala. Ointxe! Mondragon Unibertsitatea juniorrak Euskal Ligan jokatuko dute hemendik urte bukaerara.




