Ointxeko emakumeek 1. Maila Nazionalean debuta egin dute

0
367

Euskal Kopan jokatu dute kategoria berriko lehen partida, ‘Arri’ entrenatzaileak zuzenduta. Araski indartsua 59-75 nagusitu da baina Mondragon Unibertsitateak aro berri bati ekin dio.

Goiko argazkia: Ointxe.

Egun berezia izan zen atzokoa Ointxe! familiarentzat, emakumeen taldeak, 21/22ko igoeraren ostean, 1. Mailako lehen partidua jokatu baitzuen.

Iturripen izan zen estreinaldia eta ohi baino zale gehiago bertaratu ziren harmailetara, giro polita sortuz. Gainera, udako fitxaketak zuzenean ikusteko aukera izan zuten, besteak beste.

Mondragon Unibertsitatearen partidu historiko honetan, Iñaki Ogara Oritz de Arri ‘Arri’k jardun zuen entrenatzaile, Unai Ibarra Gallardok entrenatzailearen laguntzaile eta Juan Carlos Alvarez Antoñana delegatu. ‘Arri’k ondoko bostekoa kantxaratu zuen partiduari ekiteko:

  • Haizea Apellaniz Otxoa de Retana
  • Naia Badiola Iriarte
  • Ines Serrano Alvarez
  • Oihane Sarasti Garikano
  • Nerea Cabue Ruiz de Azue

Taldea osatu zuten ondorengo jokalariek:

  • Ane Gorosabel Espinosa
  • Ane Arrillaga Echeverria
  • Leire Rodriguez Zapatero
  • Izar Bedia Delgado
  • Naroa Garai Markuleta
  • Naroa Zabala Gabilondo
  • Maren Vazquez Irizar

Lehen laurdena parekatua izan zen, eta etxekoak markagailuan aurretik izatea lortu zuten, adibidez hiruko bat saskiratu ondoren (8-7 markagailuan).

Areago, Mondragon Unibertsitateak aldea handitu egin zuen (11-7 markagailuan) eta Araskik hutsartea eskatu behar izan zuen.

Lehen laurdenaren amaierarako, baina, gasteiztarrek aurrea hartua zuten (13-14). Bigarren laurdenean Ointxeko Marenek hirukoa saskiratu zuen eta aldea murriztea lortu zuen: 16-21.

Alabaina, tamalez, bigarren laurdena gasteiztarrentzat izan ziren, eta hor puskatu zen partidua, neurri batean behintzat. Atsedeneko markagailua adierazgarria izan zen: 23-40.

Hirugarren laurdenean, lehengo lepotik burua: Araskik hobeto jokatu zuen eta 20 puntuko errenta ere lortu zuen (30-50). Baina Ointxe taldeak ez zuen amore eman.

Araskik bere nagusituna agertu zuen, eta hirugarren laurdenaren bukaeran 39-58 erakusten zuen markagailuak.

Ointxek, baina, borrokan jarraitu zuen gauzak ahalik eta txukunen egiten saiatuz. Marenek beste hiruko bat lortu zuen (42-62). Araskik aldeari eusten jakin zuen, eta 59-75 nagusitu zen.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen