Mondragon Unibertsitatea gaur 27-11 aurreratu da lehen minutuetan, eta aldeari eusten jakin izan du. Andoni Atxak 21 puntu saskiratu ditu, eta taldea egun 6. postuan da.
Argazkia: MB artxiboa.
Talde zuri-moreak partiduari aurre egin dio azken partiduak irabazi ostean. Gaurkoari ekiteko, ondorengo bostekoa kantxaratu du:
Ekaitz Madinabeitia, Txomin Aiastuy, Joseba Estalayo, Andoni Atxa eta Martin Buesa. Lehen laurdena etxekoentzat izan da, 27 eta 11 aurreratuta.
Eta bigarrenean gauzak antzeko joan dira, horregatik Mondragon Unibertsitateak atsedenean errenta handia izan du: 43-24. Azpimarrakotzekoak dira Andoni Atxak saskiratutako 21 puntuak partidu osoan.
Hirugarren eta laurdenean Ointxek errentari eusten jakin izan du, eta 73-62 nagusitu da. Taldeak azken 4 partiduak irabazi ditu, eta sailkapeneko zulotik irten da.
2023ko urtarrilaren 7-8ko asteburuan Cantbasket04 taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Iturripen, aupa Ointxe!