Ointxek Tabirakoren aurka galdu du, eta Euskal Kopatik at geratu da

0
311

Durangoko taldea atsedenera markagailuan aurretik iritsi dira (42-48), eta partiduaren amaieran gutxigatik irabazi du (85-88).

Lehen laurdenean gure taldeak hutsartea eskatu behar izan du (18-24koarekin), eta lehen laurdenean kanpoko taldea nagusitu da (25-29).

Bigarrenean Mondragon Unibertsitatea hurbildu egin da (36-38), eta Martin Buesak azken segundoetan bikoa saskiratu duen arren, atsedenean Tabirako aurretik zen: 42-48.

Hirugarrenean ere aldeari eusten jakin izan du (63-67) eta talde zuri-morea ahalegindu den arren, azkenean durangarrek irabazi dute (85-88).

Ondorioz, Arrasateko taldeak agur esan dio Euskal Kopari. Ligari dagokionez, Easoren aurka jokatuko du lehen partidua, etxean, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen