Kanpusa apirilaren 6tik 17ra egingo da. Lehenengo txanda Arrasateko Iturripe kiroldegian apirilaren 6tik 8ra arte, eta bigarren txanda Aretxabaletako Ibarra kiroldegian apirilaren 14tik 17ra arte.
Kartela eta argazkia: Ointxe!
Ointxe Arrasate Saskibaloi taldeak, saskibaloi kanpusa antolatuko du hurrengo Pazko asterako. Kanpusa apirilaren 6tik 17ra egingo da bi txandetan. Lehenengo txanda Arrasateko Iturripe kiroldegian apirilaren 6tik 8ra arte, eta bigarren txanda Aretxabaletako Ibarra kiroldegian apirilaren 14tik 17ra arte.
Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da, eta 2004tik 2011ra jaiotako jokalarientzat zuzenduta dago. Kanpusaren prezioa 60€koa izango da bi txandetan parte hartu izan ezkero, 30€koa lehenengo txandan eta 40€koa bigarren txandan.
Izen ematea eta informazio gehiago: Eneko Mata – ointxe@ointxe.eus
