Ointxek San Ignacio luzapenean garaitu eta sailkapenean aurreratu du

0
413

Mondragon Unibertsitateak partiduko minutu askotan atzetik joan da, baina azken minutuan markagailuan aurreratu da (64-63). Gainera, luzapenean hobeto aritu da, eta sailkapeneko 3. postura igo da.

‘Arri’k ondorengo bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Naia Badiola Iriarte, Naroa Zabala Gabilondo, Izar Bedia Delgado, Oihane Sarasti Garikano eta Naroa Garai Markuleta.

Lehen laurdena iruindarrentzat izan da, eta 15-26 aurreratu dira markagailuan. Baina bigarrenean Mondragon Unibertsitateak aldea murriztu du, eta atsedenean markagailua 38-40 izan da.

Hirugarrenean ere gure taldea atzetik joan da, baina ez du amore eman, eta partidua bukatzeko minutu bat falta zela, markagailuan aurrea hartu du: 64-63.

Iruñeko taldeak hutsartea eskatu behar izan du, eta partidua bukatzeko segundo gutxi falta zirela, Izarrek bi jaurtiketa libre izan ditu.

Lehena saskiratu du eta berdinketa jarri du (65 eta 65) baina bigarrena tamalez ez du gauzatu, eta partidua luzapenera joan da.

Minutu erabakigarri hauetan, besteak beste, Izarren saskiratzeari esker Ointxek 72 eta 69koa jarri du. Gainera, Naiak ere jaurtiketa gauzatu du, eta azken segundoetan Naroak txapela jarri du.

Horri guztiorri esker, Mondragon Unibertsitateak 74 eta 70 irabazi du. Taldekideek eta zaleek pozarren ospatu dute garaipen borrokatua. Aipatzekoa da gaur harmailetatik bultzada handia jaso duela taldeak.

“Bagenekien partidu gogorra izango zela, San Ignacio talde oso ona da, onenetarikoa, eta asko landu dugu, batez ere defentsan, errebotea oso ondo itxi dugu” baloratu du ‘Arri’ entrenatzaileak.

“Azken minutuetan jakin izan dugu partidua ixten eta neskek egindako lana oso ona izan da” azpimarratu du entrenatzaileak.

Ointxek igoera fasera sailkatu gura du “baina oraindik 8 partidu falta dira, eta jarraitu behar dugu ondo entrenatzen, borrokan eta bide honetatik”.

Bide honetan, datorren jardunaldian Easoren aurka jokatuko du Donostian, hau da, sailkapeneko bigarrenaren aurka. Gogoratzekoa da Arrasateko taldeak azken 11 partidetatik 10 irabazi dituela, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen