Mondragon Unibertsitateak garaipenagatik borrokatu egin du, jokalariak baloia lortzeko askotan lurrera bota dira, baina azkenean Iruñeko taldea garaile.

‘Arri’k ondorengo bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Naia Badiola, Naroa Zabala, Haizea Apellaniz, Leire Rodriguez eta Ines Serrano.

San Ignacio Premok gaur erakutsi du zergatik dagoen sailkapeneko goiko postuetan, eta lehen laurdena berarentzat izan da: 12-21.

Baita bigarrena ere, eta Iruñeko taldea aurretik joan da atsedenera: 29-41. Baina Mondragon Unibertsitateak ez du amore eman.

Ointxeko emakumeek baloiaren jabetzagatik borrokatu dute, eta askotan kantxara bota dira baloia lortze aldera. Gainera hiruko erabakigarria sartu ditu, eta partidua berdintzea lortu dute: 60-60.

Areago markagailuan aurreratu dira (62-63) partiduaren amaierarako 21 segundo faltan. Hala ere, iruindarrek saskiratzea lortu dute eta gure taldeak ez.

Ondorioz azken emaitza 63-64koa izan da. Porrot mingarria izan da baina Ointxek datorren partiduari heldu behar dio: La Salleren aurka Bilbon. Aupa Ointxe!