Gaur ospatuko du Ointxe! Saskibaloi taldeak bere Ohiko Batzarra Nagusia, Klubeko guraso eta zale guztiei zuzendua. Hitzordua Kulturaten izango da arratsaldeko 19:00etan. Deialdiaren egitarauan, alde batetik, 2020-21 denboraldiko kirol eta ekonomia arloko laburpena dago, eta, ondoren, 2021-22 denboraldirako helburu nagusien errepasoa egingo da.