Ointxek luzapenean liga irabazi du eta Zilarrezko LEBerako play-offa jokatuko du!

0
579

Partidu parekatua jokatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Santurtzik. Atsedenean markagailua 33-32koa zen. Denboraldi ezohiko eta gogor baten ostean, ‘Arri’ren taldea txapelduna da.

Bideoa eta goiko argazkia: Ointxe!

Atzeratutako partida izan da gaurkoa, eta horregatik asteazkenez jokatu da. Ointxek gaur irabaziz gero, play off-etarako txartela lor zezakeen.

Partida berdindua izan da, eta Aitor Carreraren hiruko bati esker, etxekoak aurretik joan dira atsedenera (33 eta 32).

Ez da Mondragon Unibertsitateak 2020/2021ean jokatutako onena, eta Santurtzi ere ez da finegi ibili. Santurtziarren hiruko baten ondorioz, hirugarren laurdena 50-49 markagailuarekin bukatu da.

Azken laurdenean bizkaitarrek 3 puntuko errenta lortu dute, eta ‘Arri’k hutsartea eskatu behar izan du. 15 eta 0ko partziala egin du Santurtzik.

Alabaina, bukaerarako 2 minutu falta zirela, MUk partidua berdindu du 58na. Azken minutuak emozioz beterikoak izan dira.

Markagailua 58-60 zegoela, Aitor Carrerak saskiratzea lortu du, baina ezin 2+1ekoa lortu. Arauzko denbora 60na bukatu da, eta luzapena jokatu behar izan da.

Denboraldi honetan zehar erakutsi duen bezala, Arriren taldea oso ondo moldatu da une erabakigarrietan, eta asko sufrituta baina partidua irabazi du (69-65).

Horrenbestez, ezohiko denboraldi gogor baten ostean, Arrasateko taldea ligako txapelduna da eta play off-erako txartela lortu du! Zorionak Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen