Ointxe, liga irabazita, luzapenean LBC Cocinas taldeari nagusitu zaio

0
249

Lehen bi laurdenetan talde aragoiarra izan zen nagusi, baina hirugarrenean ‘Arri’ren taldea 64-60 aurreratu zen, eta luzapenean, beste behin, nagusitu zen (95-92).

Mondragon Unibertsitateak asteazkenean liga irabazi zuen eta Zilarrezko LEBerako igoera faserako txartela lortu zuen, luzapenean.

Atzoko (larunbateko) partiduan ere luzapena jokatu behar izan zuen, LBC Cocinas-en aurka, eta oraingoan ere irabazi zuen. Taldea sasoi betean dago.

Norgehiagokaren lehenengo bi laurdenak, baina, aragoiarrentzat izan ziren, eta atsedenean 36-43 aurretik zihoazen. Hirugarren laurdenean, baina, gauzak aldatu ziren:

Ointxek markagailuaren lema hartu zuen, 64-60 aurreratuz, eta besteak beste, aipatzekoa da Andoni Atxak eta Aitor Carrerak 19na puntu saskiratu zituztela. Baita Alex Ramonen 23 puntuko balorazioa ere.

Arauzko denbora 83nako markagailuarekin amaitu zen, eta luzapenean etxeko taldea nagusitu zen, zorionak Ointxe!

Atzoko garaipenaren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea liderragoa da, eta liga erregularreko azken partidua Easoren aurka jokatuko du. Derbya Donostian jokatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen