16 entrenatzaile dabiltza neska-mutilen teknika hobetzen laguntzen, bai Iturripen baita Musakola kiroldegian ere.
Ointxe klubak antolaturik, 140 haur eta gazte parte hartzen ari dira, tartean Gasteizko edota Goierriko jokalari gazteak ere.
Parte-hartzaileen artean Irene Murua jokalariak dihardu, uda partean Amerikako Estatu Batuetara abiatzekoa dena.
Haur eta gazteak trebatzeaz 16 entrenatzaile arduratzen ari dira Musakola kiroldegian nahiz Iturripekoan.





