Ointxek Euskal Kopa jokatuko du igandean Iturripen

0
203

Igande honetan, urriaren 4an, 18:00etan Iturripen saskibaloirik onena itzuliko da Arrasatera! Mondragon Unibertsitatea EBA ligako taldeak euskal kopa jokatzen du multzoko lehen postuaren bila. Partidak 65 lagunentzako lekua izango du eta izena eman beharko da instalaziora sartzeko. Klubak edukiera bete arte erreserbatuko du, erregistratzeko hurrenkera zorrotzean. Edukiera bete ondoren (hala badagokio), erregistro-formatuak ez du utziko eskaera gehiago egiten: “Klubetik lanean jarraitzen dugu saskibaloiaz gozatzeko ahalik eta osasun-bermerik handienak eskaintzeko eta horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eta ulermenagatik, zalantzazko une hauetan”.

Inprimakian izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa bete behar dituzue.

Klikatu esteka honetan erregistratzeko eta zure sarrera lortzeko.

https://forms.gle/HZUbjs2R99pNpk5e8

Eta ez ahaztu!

• Maskarilla nahitaezkoa da.
• Eskuak desinfektatzea instalaziora sartzean
• Tenperatura hartzea
• Pertsonen arteko 2 m-ko tartea
• Ezin da ez jan ez edan
• Ezingo da kirol instalaziotik irten arduradunen baimenik gabe • Adierazitako eserlekuan kokatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen