Ointxek emakumezkoen senior talde bat izango du denboraldi honetan

0
476

Gipuzkoako lehen mailan jokatuko du eta uztailean bertan hasiko dira entrenatzen.

Ointxe Saskibaloik atzo Twitterren jakinarazi zuenez, aurten senior mailako emakumezkoen talde bat izango du, eta Gipuzkoako lehen mailan debutatuko du.

Iñaki Ogara ‘Arri’ entrenatzaileak azaldu digunez, “helburua jokalariek herritik irten gabe jokatzen jarraitzea da, eta jokalari gisa hazten eta saskibaloiaz gozatzen jarraitzea. “

Taldeak 18 eta 28 urte bitarteko 7 jokalari ditu, horietatik 4 arrasatearrak. “Gure asmoa taldea beheko mailetako jokalariekin osatzea da, baina gutxienez 8 fitxa senior behar ditugu maila honetan jokatzeko.” Horregatik, klubak dei egiten die taldeko kide izan nahi duten neskei.


Momentuz, talde berriaren entrenatzailea nor izango den erabakitzeko zain daude, eta bitartean ‘Arri’k zuzenduko ditu uztailean egingo diren entrenamenduak. Gaur egun, Ointxek emakumezkoen 16 talde ditu  Saski Eskolatik junior mailara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen