Ointxek bere talde guztien jarduera guztiak eten ditu koronabirusaren ondorioz

0
384
birus

Igandean Mondragon Unibertsitateak ateak itxita jokatu behar zuen partidua bertan behera gelditu da ere.

Testua: Ointxe.

Ointxe! klubetik, eta gaurtik aurrera, gure talde guztien entrenamendu eta jarduera guztiak eteten ditugu, baita lehiaketa eta txapelketa desberdinetan parte hartzea ere. Baita Aste Santuko campusa eta teknifikazio ezberdinak ere.

Osasunaren jarraibideei kasu eginez, ahal dugun guztian laguntzearen eta gure sen ona erabiltzearen alde egiten dugu, egoera honetatik ahalik eta lasterren aurrera ateratzeko. Gure familiei, jokalariei, entrenatzaileei eta zaleei une oro emango diegu datozen egunetan Ointxe!-k har ditzakeen erabakien berri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen