Ointxek atzo irabazita, final handia jokatuko du eguerdian

0
411

Argazkia: Ointxe

MU Unibertsitatea Ointxek, atzo 20:00etan jokatutako lauko finaleko final erdietako partida irabazi zion San Ignaciori, Donostian, Gaskako kiroldegian. Azken emaitza 63-48 izan zen eta neskak nagusi izan ziren partida osoan zehar. Lehen laurden parekatu baten ostean, 7 puntuko errentarekin iritsi zen MU Unibertsitatea atsedenaldian. Atsedenalditik bueltan, partiduak ildo beretik jarraitu zuen eta gainera, aldea pixka bat gizentzea ere lortu zuten, 14 puntuko errenta finala lortu arte.

Ondorioz gaur, maiatzak 12, 12:00etan, mailaz igo ahal izateko finala jokatuko dute neskek Easo Basquet-en aurka, toki berean. Ea asteburua biribiltzerik duen Ointxek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen