Ointxek Asier Zengotitabengoa fitxatu du

0
674

Testua: Ointxe! Irudia: pictbnd

Poz handiz jakinarazten dugu Asier Zengotitabengoa gure Hirugarren Mailako FEB taldearekin bat egingo duela gaurtik aurrera. Ibilbide luzea du bai estatuko zein nazioarteko ligetan, eta Asierrek esperientzia, kalitatea eta lidergoa ekarriko ditu, kantxan zein kantxatik kanpo. Fitxaketa honek erakusten du talde gisa hazten jarraitzeko eta maila gorenean lehiatzeko dugun konpromisoa.

Asierren adierazpenak: “Oso ilusio handiarekin nator Ointxera- Mondragon Unibertsitatera. Filosofia berezia duen kluba da, eta giro bikaina du. Taldeari denboraldi honetan laguntzea espero dut.”

Ziur gaude bere talentua funtsezkoa izango dela gure helburuak lortzeko! 

Mareamorea, inoiz baino gehiago behar zaituztegu partida bakoitzean, familia handi bat garela erakusteko. Ongi etorri, Asier!

Asteburu Honetan Mondragon Unibertsitateko bi talde gorenek etxean jokatzen dute, Iturripen. Momentu bikaina bi taldeak animatzera etortzeko, bi taldeek behar dute eta gaipena. Garrantzitsua da zuen berotasuna gurekin izatea! Aupa marea morea!

EMAKUMEZKOAN 2.LIGA: LARUNBATEAN 18:30etan Iturripen, CEEB TORDERA Blanes -en aurka.

HIRUGARREN FEB: IGANDEAN 18:30retan Iturripen, GRUPO DE SANTIAGO (Burgos)en aurka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen