Ointxek 81-58 irabazi du Zarautzen aurka

0
453

Ointxek 81-58 irabazi du Zarautzen aurka EBA Euskal Koparen lehenengo jaurdunaldian. Azken denboraldietan ohi denez, EBA Liga Ofiziala hasi aurretik Euskal Kopa jokatuko da EBA denboraldi berri honetan jokatuko duten EAEko taldeen artean.

Mondragon Unibertsitateak Zarautzekin eta Easorekin batera jokatuko du Euskal Kopa hau, eta lehen biek Lauko Finala jokatuko dute beste multzoko lehen bien aurka.

Mondragon Unibertsitatea asko aldatu da aurreko denboraldian bere multzoko txapeldun izan zen taldetik eta Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasea jokatu zuen taldetik, baina ezin izan zuen igoera lortu.

Taldearen zuzendaritzan Arrik ez du jarraituko, eta entrenatzailea Eneko Mata izango da, azken urteetan EBAko 2. entrenatzailea eta Ointxeko beheko mailetako entrenatzailea izan dena. Borja Gabilondo gasteiztarra izango du lagun, EBAko bigarren entrenatzailea, eta Espainiako 1. mailako entrenatzailea izango da.

Jokalarien artean Andoni Aranzabal, Ander Atxa, bere anaia Mikel, eta Aitor Carrera gasteiztarraren bajak nabarmendu behar dira. Altei dagokienez, Imanol Orue-Mazaga Berrizko pibotaren eta Sergio Iglesias hegaleko bizkaitarraren etorrera zehaztu dute.

Horrenbestez, jokalari hauek osatuko dute taldea: Dani Lorenzo, Alex Ramon, Enaitz Errasti, Martxel Balanzategi, Simon Mancebo, Txomin Ayastui, Martin Buesa, Andoni Atxa, Oier Badiola, Imanol Orue-Mazaga, eta Segio Iglesias.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen