Ointxek 100-91 garaitu du Pielagos, eta sailkapeneko goialdean darrai

0
406

Mondragon Unibertsitateak sailkapeneko 3. postuan jarraitzen du sendo. Martin Buesa, 4 hilabete inguru jokatu barik izan ostean, lehiaketara itzuli da gaurkoan.

Eneko Mata entrenatzaileak ondorengo bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Alex Ramon Fernandez de Arroyabe, Martxel Balanzategi Gutierrez, Andoni Atxa Kortabarria, Ekaitz Madinabeitia Garcia eta Martin Buesa Azurmendi.

Pibot gasteiztarrak ez zuen 5. jardunalditik lehiaketan jokatzen, eta jokalari oso garrantzitsu hau hasieratik aritu da gaurkoan. 4 minutu jokatu ahal izan ditu.

Lehen laurden horretan Kantabriako taldea hobeto aritu da (17-24) baina bigarrena Mondragon Unibertsitatearentzat izan da. Martxelen hiruko batek Pielagosi hutsartea eskatu arazi dio (41-35).

Azpimarratzekoa da Dani Lorenzok gaur denera 22 puntu saskiratu eta 8 asistentzia eman dituela. Baita taldeak azken segundoan saskiratzea lortu duela, eta ondorioz atsedenean emaitza 45-39koa zen.

Hirugarren laurdenean Ointxe nagusitu da, eta aipatzekoa da gaur kanpoko jokalariek taldeko puntu guztien %70 inguru lortu dutela. Azken laurdenean taldeak errentari eutsi dio, eta 100-91 nagusitu da.

Eneko Mataren taldeak sailkapeneko 3. postuan da, bigarren sailkatuarekin puntuka berdinduta, Baskoniak ere 36 puntu baititu.

Datorren asteburuan Ointxek Becedoren aurka jokatuko du Santanderren, sailkapeneko 11. taldearen aurka. Aupa ekipo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen