Euskal Saskibaloi Federazioak Saskibaloi Formakuntza antolatu du, Ointxe Eskubaloi taldearen, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren eta Saskibaloiaren Entrenatzaileen Euskal Elkartearen laguntzarekin. Ekitaldia urriaren 12an, asteartea, izango da Iturripeko kiroldegian.
Hizlariak Angel Cepeda eta Borja Comenge izango dira. Comengek, goizeko 10:00etan, ‘Defentsa aldaketaren aurka egiteko baliabide tekniko-taktikoak’ hitzaldia emango du. Cepedak berriz, goizeko 11:45ean, ‘Erasoan erabiltzeko trebetasun tekniko hobekuntza joko-egoera sinplifikatuetan’ hitzaldia eskainiko du.
Borja Comenge (Huesca, 1978) saskibaloi entrenatzailea da, Fc Bartzelona, Lleida Basket eta Valentzia Basket bezalako klubetan aritutakoa. Angel Cepeda (Bilbo, 1972) entrenatzaileak ibilbide luzea du Urrezko eta Zilarrezko LEB mailan, baita EBAn ere. Valentzia Basketen Comenge taldekidea izan da.