Ointxe! Arrasate Saskibaloi taldea saskibaloi campusa egiten ari da Aste Santu honetan Musakolako kiroldegian. Lehenengo txanda joan den astean izan zen, apirilaren 3tik 5era, eta 2006tik 2014ra jaiotako 33 haurrek hartu zuten parte. Gaur hasi da bigarren txanda, eta ostiralera arte iraungo du. Dani Ozaetaren zuzendaritzapean 10 haur gozatzen ari dira saskibaloian jolasten ikasten duten bitartean.
Teknifikazio jardunaldiak Aretxabaletan
Bestalde, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian teknifikazio jardunaldiak egiten ari dira, eta bertan kadete, junior eta senior mailako 12 gazte ari dira parte hartzen. Juancar Alvarez, J. Eworo eta Iñaki Ogara ‘Arri’ ari dira jardunaldi hauek zuzentzen. ‘Arri’k azaldu duenez, “talde txiki batekin lan egitea erabaki dugu, etekinik handiena ateratzeko modua dela uste baitugu.” Goizean egiten ari diren saioetan teknika indibiduala eta taldeko teknika lantzen ari dira.