Ointxe! neska taldeak ondo hasi du denboraldia, Gernika 63-33 garaituz

0
147

Hasiera ona eman dio denboraldiari Mondragon Unibertsitateko lehen mailako nesken taldeak. Euskal Kopan mendean hartu dute Lointek Gernika taldea 63-33 emaitzarekin. Hasieratik hartu dute aurrea markagailuan eta gernikakoek ezin izan dute arrasatekoen erritmoa jarraitu; atsedenaldira 43-19 emaitzarekin iritsi dira.

Lortutako abantailarekin lasaia zirudien bigarren zatia. Guztiz alderantziz, etxeko neskek lanean jarraitu dute, ahalik eta emaitza onena lortu arte. Azkenean, Izar Bedia Izan da taldeko saskiratzaile nagusia 15 Punturekin eta 63-33 emaitza lortu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen