Argazkiak: Ointxe! Arrasate Saskibaloi.
Huelvako probintzian (Andaluzia) Selekzio Autonomikoen Espainiako Infantil eta Kadete mailetako txapelketa lehiatzen ari da urtarrilaren 7ra arte. Bost egun 220 partidurekin, 19 federazio autonomiko, 76 selekzio eta ia 1.000 jokalari 13 eta 16 urte bitartekoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko selekzioetan Ointxe!ko hainbat jokalari daude. Emakumezkoen kadete mailako selekzioan Nerea Uribarren jokalaria dago, eta talde teknikoan Iñaki Ogaran Arri ‘, Izar Bedia, Haizea Apellaniz eta Juancar Alvarez. Emakumezkoen infantil mailako selekzioak Ointxe! taldeko jokalari bat ere badu, Maddi Lizarralde. Gizonezkoen ordezkaritzari dagokionez, Euskadiko kadete selekzioan beste bi jokalarik dihardute: Oier Inda eta Bingen Errasti.
Multzoen fasea jokatu da honezkero, baina Ointxe!-ko ordezkarien taldeak ez dira final-laurdenetarako sailkatu. Hiru talde hauek 9. eta 16. arteko postuengatik lehiatuko dute. Partiduak Espainiako Saskibaloi Federazioaren webgunetik jarraitu ahal izango dira.
Lehen txandako emaitzak:
Emakumezko kadeteak – B multzoa
Euskal Selekzioa 79-29 Extremadura
Euskal Selekzioa 51-71 Murtzia
Valentzia 71-57 Euskal Selekzioa
Infantil neskak – D taldea
Euskal Selekzioa 55-5 Ceuta
Euskal Selekzioa 65-52 Nafarroa
Euskal Selekzioa 45-74 Aragoi
Gizonezko kadeteak – D taldea
Euskal Selekzioa 81-41 Melilla
Euskal Selekzioa 74-23 Ceuta
Aragoi 74-71 Euskal Selekzioa