Kanpusa apirilaren 3tik 14ra egingo da. Musakola kiroldegian egingo da lehenengo txanda apirilaren 6tik 5era arte, eta bigarren txanda apirilaren 11tik 14ra arte.
Kartela: Ointxe!
Ointxe Arrasate Saskibaloi taldeak saskibaloi kanpusa antolatuko du Aste Santurako. Kanpusa apirilaren 3tik 14ra egingo da bi txandetan Musakolako kiroldegian. Lehenengo txanda apirilaren 3ik 5era arte, eta bigarren txanda apirilaren 11tik 14ra arte.
Ordutegia goizeko 9:30etik eguerdiko 13:30era izango da, eta 2006tik 2014ra jaiotako jokalarientzat zuzenduta dago. Kanpusaren prezioa 120€koa izango da bi txandetan parte hartu izan ezkero, eta 80 euro txanda bakarrean parte hartzen dutenentzat.
Informazio gehiago: 653014860
Izen ematea: kirolzuzendaria@ointxe.eus
