Ointxe!-k ekainaren 29tik uztailaren 24ra egingo ditu udako campusak

0
608

Campusa bi taldetan banatuko da: Stop & Go, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua, eta Elite Skills, 2007an edo lehenago jaio direnei zuzendua.

Ointxe! Arrasate Saskibaloik aurtengo udako campusa egitea erabaki du. Campusak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo da, eta Covid-19a saihesteko osasun-arau guztiak errespetatuko dira.

Campusa bi taldetan banatuko da: Stop & Go, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua, eta Elite Skills, 2007an edo lehenago jaio direnei zuzendua. Izen-emateak kirolzuzendaria@ointxe.eus helbide elektronikoan egin beharko dira.

Informazio gehiago: 653014860 telefonoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen