Testua: Ointxe!.
Denboraldi honetan saskibaloi zaleek gizonezkoen EBA eta Emakumezkoen 1. Nazional mailako partidekin gozatzeko aukera izango dute. Guztira 26 partida jokatuko dituzte bi taldeek Iturripen, eta partidetako kirol maila oso ona eta erakargarria izango dela aurreikusten da.
Klubeko zuzendaritzak abian jarri du abonatuen kanpaina, oso sistema berritzailearekin. Nahikoa izango da publizitate-kartelean agertzen den QR kodean alta ematea, eta hortik aurrera kluba hurrengo urratsez arduratuko da abonatu bakoitzak bere telefono mugikorrean pasea izan dezan.
Beraz, urrats bat gehiago paperak kentzeko eta ingurumena hobeto zaintzen laguntzeko.
Prezioa 50 €-koa da denboraldi osorako, eta adierazi den bezala, bi lehiaketetarako izango da baliagarria.