Mondragon Unibertsitatea nagusi izan da lehen laurdenetan (32-37 atsedenean) baina santurtziarrek markagailuari buelta eman diote azken laurdenean, eta finalerako txartela lortu dute (71-64).
Argazkia: Euskadiko Saskibaloi Federazioa.
Iñaki Ogara ‘Arri’ren taldea iaz Euskal Kopako txapelduna izan zen EBA kategorian, baina aurten ez da posible izan.
Finalerdian Santurtziren aurka jokatu du, gaur arratsaldean Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian.
Ointxe aurretik izan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran (13-20) baita bigarrenean (32-37) eta hirugarrenean ere (47-52). Alabaina, Santurtzik azken minutuetan partidua irauli eta eskuratu du (71-64).
Ondorioz, gure taldeak ezingo du jokatu biharko finala. Bigarren finalista Easo-Zarautz partiduan erabakiko da gaur arratsaldean. Animo Ointxe!