Ointxe eta Mondrate etxean ariko dira; Mondra, Mugarri-Ingou eta Arizmendi kanpoan

0
442

Mondragon Unibertsitateak eta Mondratek euren lidertzak sendotu gura dituzte. Futbol, eskubaloi eta boleibol taldeak garaipenaren bila arituko dira Deba, Usurbil eta Donositan, hurrenez hurren.

Argazkia: MB artxiboa.

Arizmendik, Hernaniren aurka galdu ondoren, asteburu honetan Bera-Bera Bultzen aurka jokatuko du kanpoan. Gure taldea sailkapeneko azken-bigarren postuan dago, eta Donostiakoa bigarren postuan dago.

Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko 4. partidua jokatzekoa zuten, Atletiko San Sebastian-Hernani taldearen aurka. Alabaina, “lesioak tarteko” aurkariek hitzordua atzeratzea adostu dute.

Arrasate Mugarri-Ingouk, Urnieta Artola Harategiari irabazi ostean, larunbat honetan Usurbilen jokatuko du. Gure taldea 5. postuan dago eta Usurbil hirugarrengoan. Norgehiagoka arratsaldeko 16:30ean hasiko da.

Mondra, Elgoibarren aurka galdu ostean, Amaikak Bat-en aurka lehiatuko da zapatu honetan. Gure taldea azken postuan dago momentuz, eta Debako taldea bigarrenean. Partidua arratsaldeko 16:30ean hasiko da.

Mondragon Unibertsitateak, Eguesibarren gutxigatik galdu ostean, domeka honetan etxean jokatuko du Solaresen aurka. Ointxe lidertzan da eta Kantabriako taldea sailkapenaren erdialdean. Norgehiagoka arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta Ointxeren Twitch kanalaren bidez jarraitu ahalko da.

Mondrate, Jaixkiaretoari irabazi ostean, larunbat honetan etxean jokatuko du Zirauntzaren aurka. Talde zuri-morea liderra da baina Araiako taldea 3. postuan dago.

Lehia Musakolako kantxan izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta partidua Mondrateren Twitch kanalaren bidez jarraitu ahalko da.

Animo gure talde guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen