Ointxe! Araskiko neskek Espainiako Txapelketaren final-zortzirenak Movistar Estudiantesen aurka jokatuko dituzte gaur

0
500

Argazkia: Ointxe!

Ointxe! Araskiko nesken kadete taldea Lleidan da Espainiako Txapelketa jokatzen. Aurreko asteburuan lehen fasea jokatu dute eta hiru partidetatik bat irabazi dute. Ostiralean Zaragozako Helios taldearen aurka jokatu zuten. Partidua bizia izan zen, eta garaipena lortu zuten (63-59).

Larunbatean, ordea, Valentzia Basquet izan zuen aurrean. Valentziako taldea oso sendoa da, eta Alex Susoren neskek 39-85  emaitzarekin galdu zuten. Atzo arratsaldean jokatu zuten lehen faseko azken partidua Leoneko Jesuitak taldearen aurka. Azken minutura arte garaipena lortzeko aukerak izan zituzten arren, ezin izan zuten garaipena eskuratu.

Hala ere, Ointxe! Araskik final-zortzirenetarako txartela lortu du. Movistar Estudiantes izango dute aurrean. Aurkari gogorra da, eta ez du partidu bakar bat ere galdu lehen fasean. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta Espainiako Saskibaloi Federazioaren webgunean jarraitu ahalko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen