Argazkiak: Angel Ayastui.
Bilbao Arenak BB UP txapelketaren edizio berri bat hartu du gaurkoan, Bilbao Basketek inklusioa sustatzeko antolatzen duen ekitaldia. Aurten Arrasateko Ointxapeldunak! talde inklusiboak parte hartu du, baina 8-14 galdu dute Bartzelonako Encert Panteresen aurka. Nahiz eta txapelketa hauetan emaitza ez den garrantzitsuena.
Aurten ere txapelketa hau Bilbon egin da. Hauek izan dira aurten parte hartu duten taldeak: Bilbao Basket, Rel Shooters, North academy Haszten, Fenomenoak Lointek Gernika, Associació Triple, Encert Panteres, Rotedama, Cantbasket04, Pioneers SP Basket, Club Basquet Vila de Montornés, SPB Puentesauco, Arrasateko Ointxapeldunak! eta Araberdin. Gainera, antolatzaileek eskerrak eman dituzte BB UP 2025ean parte hartzeagatik.
Txapelketa hau Bilbao Basket Fundazioaren eta Burger King, Soleto Bus, Lacturale, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Bilboko Udalaren lankidetzari esker egin ahal izan da.












