Oinezko martxa burutu dute Aita Menniko grebalariek

0
377

Aita Menniko langileak hitzarmenaren alde egiten ari diren mobilizazioen barruan, ELAk hainbat ekintza deitu ditu aste honetarako. Gaur, oinezko martxa burutu dute grebalariek 11:00etan Uribetik hasi eta ospitalera arte, eta arratsaldean 16:30ean berriz ere ospitale aurrean bilduko dira.

Ostegunean, aldiz, Gasteizen izango dira langileak, Legebiltzar aurrean protestan eta ostiralean manifestazioa egingo dute 11:00etan Arrasateko plazatik hasita.

Zerbitzu minimoek langileen greba eskubidea urratzen duten arren, ELAk positiboki baloratzen du langileek orain arte eginiko ibilbide kolektiboa. Txanda berri hau ostiralean amaituko dute eta guztira 23 greba egun eginak izango dituzte ordurako. Gaur Arrasateko ospitaleko atarian elkarretaratzea egin dute.

Enpresako zuzendaritzak, beste behin, langileekin izaten ari den jarrera salatu du ELAk. Pasa den astean izandako bileran ez zuen eduki zehatzik proposatu eta gainera, langileak beldurtu eta greba boikoteatzeko estrategiekin jarraitzen du.

ELAk gogorarazi du Aita Mennik eskaintzen duela osasun mentalaren alorrean Osakidetzak Gipuzkoan eskaintzen ez duen zerbitzua. Hala, Arrasateko ospitalean dauden unitateen %80 administrazio publikoarekin izandako hitzarmenekin finantziatzen dira (Eusko Jaularitzako Osasun Saila, hiru Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzako Herrizaingo Saila). Enpresa pribatu horrek sekulako solbentzia ekonomikoa dauka eta ezin da onartu langileen lan baldintzekin modu honetara jokatzea, ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen duen enpresa batek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen