Oihan Zulueta Gipuzkoako txapeldun 200 metroetan, Espainiako U23 Txapelketarako gutxieneko markarekin

0
3004
OIHAN ZULUETA

Argazkiak: Alberto Benito

Oihan Zulueta atletak, Arrasate Atletismo Taldeko kideak, asteburu honetan jokatutako Gipuzkoako Txapelketan lan bikaina egin du. Txapelketa Mojategiko atletismo pistan izan da, eta Oihan Gipuzkoako txapeldun irten da maila absolutuan, 200 metrotako proban, 21,75 segundoko marka bikainarekin urrezko domina eskuratuta.

Emaitza horri esker, Oihanek Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketako 200 metrotan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko marka lortu du. Txapelketa hori Cáceresen jokatuko da, uztailaren 11n eta 12an.

Arrasate Atletismo Taldeko esprinterrak maila bikaina erakutsi zuen baita 100 metrotako proban ere. Bertan, laugarren postu meritu handikoa eskuratu zuen, eta zilarrezko dominatik ehuneneko bakar batera geratu zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen