Atzo Mararen eguna ospatu zen, jende asko bildu zen arrasatear txikiari laguntzeko. Gauean Oihu!, Malaña eta Aiama musika taldeek kontzertua eskaini zuten Gaztetxean, CLN1 motakoa Batten gaixotasun arraroa duen Marari dirua biltzen laguntzeko. Gaztetxea pixkanaka betetzen joan zen eta, azkenean, ia jendez beteta zegoen kontzertuez gozatzen. Gainera, Malaña taldeko kidean Mararen familiaren lagunak dira eta beren musikarekin ekarpenak egin zuten Mararentzat.
Egun oso bat izan zen atzokoa. Herenegun 4 urte bete zituen eta atzo herritarrekin ospatu zuen. Goizean zehar, erraldoiak, buruhandiak, dantzariak eta txosna zabaldu ziren arrasatearrari laguntzeko, eta eguna amaitzeko Gaztetxeko kontzertuak antolatu ziren.





