Ødei abeslariak ‘Terapia’ bere lehen lana aurkeztuko du Gaztetxean

0
980

Ostegun honetan, maiatzak 5, Ødei izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Testua: Kooltur Ekintza.

Ødei Odei Barroso Gomila bertsolariaren izen artistiko berria da. Barakaldon jaioa eta bertsolaritzan zein gerora Hendaian 2zio rap taldearekin eskarmentu handia hartutakoak, proiektu berriari ekin dio orain Ødei Alkimia Prod goitizenarekin.
Bi urte pasa ditu lanean eta ‘Terapia’ da bere bakarkako lehen lana, rap-a abiapuntu duela biluztu eta garaikideagoak diren soinuak ere bere hartuta. Diskoa eta proiektua aurkezteko Gaztetxeen aldeko hautua egin du eta Arrasatekoa izango da lehen geldiunetako bat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen