Barne-zaintzaile, jostun eta obrako leihoen instalatzaile bana behar dira

0
584

Testua: Lanbide.

Barne-zaintzailea:

Adinekoak zaintzen esperientzia duen pertsona bat bilatzen da, Arrasaten kokatutako etxean lan egiteko. Mendetasuna duen adineko pertsona bat zaintzeko barne gisa lan egiteko eskaintza da.

Ezinbestekoa da arreta soziosanitarioko titulua edo Eusko Jaurlaritzaren ezohiko gaikuntza izatea. Aldez aurretik esperientzia izatea baloratuko da.

Kontratu mugagabea eta hitzarmenaren araberako soldata eskaintzen dira.

Berehala hasteko. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007652.

Jostuna:

Neurriak hartzeko, arropa prestatzeko, konponketak egiteko eta makinaz josteko. Ezinbestekoa: esperientzia makina industrialetan. Enpresarekin hitzartu beharreko lanaldia, ertaina edo osoa izan daiteke. Hasiera batean, 6 hilabeteko kontratua izan daiteke. Urrian hastea aurreikusten da. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007541.

Obrako leihoen instalatzailea:

Metalezko eta aluminiozko arotzeriak pertsona bat eskatu du Debagoieneko obrako leihoak muntatzeko. Balioetsiko da lan-arriskuen prebentzioari eta eraikuntza-esperientziari buruzko ikastaroa.

Lanaldi zatituko obra-amaierako kontratua. Gutxi gorabeherako soldata gordina 2000 €. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007567.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen