Obrak hasi dituzte Zerrajeran 184 etxe gehiago egiteko

1
1066

Ur “putzuaren” inguruko hesia kentzen hasi dira. Jaurlaritzako VISESAk aurten erabaki du 17’5 milioi € esleitzea Moyua Construcciones enpresari, etxeak eta inguruko urbanizazioa egin ditzan.

Tokiko lanak hasi ditu azken egunetan Moyua konstruktorak, obretarako materiala bertaratuz, kaseta bat jarriz eta “putzua”ren inguruko hesi metalikoaren zati bat kenduz.

Etxeak egiteko, Eusko Jaurlaritzako VISESAk aurtengo uztailean Moyua Construcciones SLri obrak esleitu dizkio, eta 17.508.031’45 (BEZ barik) ordainduko dizkio.

Horren truke, konstruktorak etxeen inguruko urbanizazioa ere egin beharko du. Edifikazio proiektua Estudio Urgari enpresak idatzi du.

Aurreikuspenen arabera, babes ofizialeko 184 etxe egingo dira guztira. 121 alokairukoak izango dira, eta Alokabidek kudeatuko ditu. Beste 63ak erostegko izango dira, eta VISESAk kudeatuko ditu.

Aipatutako 63 etxeetatik “21ek bi logela izango dituzte eta 39k hiru logela izango dituzte (hauetako 3 etxe mugikortasun mugatuko pertsonentzat izango dira). Erosketarako etxe hauetako prezioak 124.900dik gora eurokoak dira”.

Egitasmoak atzerapena izan du eta aurreikuspenen arabera etxebizitza berrien giltzak bizilagun berriei “2023ko laugarren hiruhilekoan entregatuko zaizkie”.

Iruzkin 1

  1. Inguru hortako ghettoa gero eta ghettoagoa bihurtu dadin beste urrats bat. Ai Mondra, zer zinan eta zertan bilakatu zaren (zaituen)!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen