Obenerreka frontoian kokatuko den Parkour Parkea eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira

2
937

Maria Ubarretxena alkateak eta Victoriano Fuentes zinegotziak gaur goizean eskaini duten prentsaurrekoan azaldu dutenez “apirilean hasiko dira Obenerrekako Parkour parkeko obrak”. Oraindik ez da data zehatza zehaztu eta lanek 3 eta 4 hilabete bitartean iraungo dute. Ubarretxenak adierazi duenez, “uste dugu lanak uda ostean amaituko direla, irailean.”

Parkour instalazio bat egiteko ideia Haurren Kontseiluan sortu zen 2019an eta Udalak proiektua aurrera eramatea erabaki zuen. Parkearen kokapenari dagokionez azaldu dutenez,“proiektu honekin, Obenerreka ingurua berreskuratu eta osorik biziberrituko da, aisialdirako eta kirolerako gune gisa. Gainera era parte-hartzailean burutua. Auzoekiko apustu estrategikoa da, gure degradatu bat berreskuratzen baitugu auzotar eta arrasatear guztientzako”.

Proiektua Arrasateko Mendieta Goiatxe enpresak diseinatu du, Lotzen elkartearen aholkularitzarekin, pakourraren hedapena helburu duen elkartearekin elkarlanean. Hiru diseinu aurkeztu ziren eta hirugarren aukera izan zen bozkatuena. Obra Bergarako Goitu Eraikuntzak enpresari esleitu zaio, eta 217.994,41 eurokoa da, BEZ barne euroko aurrekontua du.

Zer da Parkourra?

Parkourra, freerunning ere deitua, gorputza eta burua mugimenduaren, erronken eta esplorazioaren bidez garatzean oinarritzen den entrenamendu-diziplina bat da. Korrika egitea, salto egitea, igotzea eta karraskatzea bezalako jarduerak konbinatzen ditu, praktikatzen dutenei bidean duten edozein oztopo gainditzen uzteko. Adin, genero eta gaitasun maila guztietako pertsonek parte har dezaketen jarduera dibertigarri eta sortzailea da. Praktikatzen dutenek eskura duten arkitektura erabiliz esploratzen dituzte beren trebetasunak, eta etengabe dihardute dute beren ingurunera egokitzeko erronka eta modu berriak aurkitzeko.

Parkeak jauziak egiteko eta hormak igotzeko elementuak izango ditu, zutabe eta helduleku ezberdinekin osatuak. Kautxuzko zoladura bat jarriko da, gerta daitezkeen erorikoak arintzeko. Jarduketa osatzeko, saneamendu-azpiegiturak egokituko dira euri-urak biltzeko eta argiztapen-sistema jasangarria ezarriko da. Ura edateko iturri bat ere izango da bertan.

Auzoetan 12 milioi euro bi legealditan, erdigunean baino 4 aldiz gehiago

Arrasateko Udal Gobernuak auzoekiko apustua berretsi du Parkour parkearen obra baliatuz: “Azken 6 urteetan ia 12 milioi euro inbertitu ditugu herriko auzoetan, erdigunean inbertitu dena baino 4 aldiz gehiago (erdigunean 3.310.000€ inbertitu dira). Arrasatear gehienak auzoetan bizi gara, eta Udal Gobernu honen helburu nagusia herritar guztien ongizatea bermatzea da. Inbertsio plan zehatza jaso genuen gure Udal Gobernu Programan lehenik, eta ostean 2019-23 Herri Planean. Guztira 36 ekimen dira, asko eta asko jada gauzatuak, eta beste hainbat bidean direnak, Parkour parkea kasu”.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen