Talde arrasatearra ‘Iluntasuna besarkatu nuen betiko’ disko berria aurkezten dabil, eta otsailaren 1ean Arrasaten izango dugu.
Argazkiak: Numen / Bideoa: Black Metal Promotion
Numenen erritmo bizi-biziak, eztarriko orroak,… izango ditugu otsailaren 1eko (zapatua) gauean zuzen-zuzenean, Akelarre IIan.
Talde arrasatearrak urte askotan diskorik atera gabe jardun du, baina lokaleko entseguak baztertu barik.

Arrasateko Gaztetxean eman zuen azken zuzenekoa 2004ko maiatzaren 28an izan zen, hau da, ia 16 urte igaro dira ordutik.
Iazko amaiera partean ‘Iluntasuna besarkatu nuen betiko’ diskoa aurkeztu zuen, eta ordutik hainbat kontzertu eman ditu, horietako batzuk nazioartean. Jabo, Aritz, Bixke, Xabi, Eöl eta Eihar Arrasaten izango ditugu bueltan. Buruak astinduz!