Nork galdu du euskal makila bat?

1
1372

Bost hilabete dira Arrasateko Udalaren objektu galduen zerbitzuak euskal makila bat gordetzen duela. Oso objektu berezia da, eta bere kutxan gordeta agertu zen. Datozen egunetan jabea agertuko ez bada, entregatu zuen pertsonari bueltatuko zaio.

Hondarribian egindako euskal makila bat da, eta ukabilean B.Z. inizialak ditu. BAZetik ahaleginak eta bi egin dituzte jabea aurkitzeko, eta makila egin zuen tailerrarekin ere harremanetan jarri dira, baina ez dute erregistrorik. Norbaitek jabeari buruzko informazioa badu, edo norena izan daitekeen jakinez gero, jar dadila harremanetan BAZekin. Telefonoa: 943 25 2000.

Iruzkin 1

  1. Nik uste alkatearena dela, pandemia hasi zenetik desagertuta dugu eta. Urteetan astero fotoerreportajeak egin ostean, gehien behar dugunean, ez da apenas ageri. Herrian izan diren hainbat kutsatze fokoren azalpenik ez, zein zerbitzu ete edo abiarazi diren inguruko azalpenik ez, parke hau edo beste zergatik edo noiz itxi den abisurik ez…
    Perfil baxukoa eta langile ixila balitz, akaso ulertuko litzateke. Baina, besteek lanetik argazkiak ateratzen urte hauek pasa ostean, gaizki etorri direnean, ezkutatu egin zaigu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen