Eskubaloiari dagokionez, Mugarri Ingouk Aritzbatalde Taberna ZKE taldearen aurka jokatuko du etxetik kanpo 13:00etan. Ane Herreroren mutilek aurreko asteburuko porrota ahaztu eta garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira.
Futbolean, Mondrak partida garrantzitsua jokatuko du aurkari zuzen baten aurka. Arratsaldeko 16:30etan Mondra eta Elgoibar CD taldeen arteko partidua jokatuko da Mojategin. Partidu oso garrantzitsua da, postu bat atzetik dagoen taldearen aurka jokatzen dutelako, eta atzeko postuetatik urruntzen jarraitzeko helburuarekin zelairatuko dira.
Areto futboleko hirugarren mailan, Mondratek Gernikako Lagunak Erabil taldearen aurka jokatuko du zapatuan 17:30etan. Mondrate denboraldi bikaina egiten ari da, 2. postua sendotzen saiatuko dira Bizkaian.
Saskibaloian, LF2 mailako Mondragon Unibertsitateko emakumeak CEEB Tordera-CB Blanes taldearen aurka neurtuko dira 18:30etan Iturripen. Aukera paregabea dute azken bigarren postuan kokatuta dagoen taldearen aurka puntuak eskuratzen jarraitzeko.
AGT-ERTk aurreko asteko atsedenaren ondoren asteburu hontan lehiara itzuliko da. Envases R.C. Rioja a XII taldearen aurka jokatuko dute domeka goizeko 11:00etan Logroñon.
Domeka eguerdian, Mondrako emakumeen txanda izango da Aiztondo taldearen aurka, 14:00etan Mojategin. Aurreko asteko porrota ahaztu eta duela bi asteko helburu berarekin zelairatuko dira.
Asteburua amaitzeko, Mondragon Unibertsitateko gizonek Grupo de Santiagoren aurka jokatuko dute 18:30etan Iturripem. Arrasatearrak azken asteetako bolada txarrari itzulia emateko helburuarekin kantxaratuko dira, sailkapenean atzean duten taldearen aurka.




