Abian da Arrasateko Pertsona Nagusien Astea, gaur hasita, hainbat ekimen antolatu dituzte seigarrenez, herritar guztientzat irekitako jarduerekin. 20 pertsona inguru elkartu dira Nordik ibilaldian, eta ondoren, Herriko Plazan, asteko egitaraua aurkeztu eta urdaiazpikoa dastatu dute.
Nordik ibilaldiarekin hasi dute aurtengo Arrasateko Pertsona Nagusien Astea. Biteri plazatik San Prudentziorainokoa egin dute bertaratutakoek, monitore baten gidaritzapean. Anoa postua ere izan dute bidean, indarrak errekuperatzeko.
Ondoren, Herriko Plazara jo dute, han umorearekin aurkeztu du Kaittin Allendek aste osoko egitaraua. Amaitzeko, bermuta eta udaiazpiko dastaketa egin dute, DJ Goikok girotuta.
ANAKONeko Pili Iriartek azaldu duenez, “oso pozik eta eskertuta” daude Pertsona Nagusien Astearen hasierak izan duen harrerarekin. Nordik Ibilaldian 20 pertsona inguru elkartu direla azpimarratu du, “kirola adin guztietara zabaldu eta Arrasate inklusiboago bat egiteko amoarekin” antolatu baidute egitasmoa.
Udaleko Kirol Zinegozia den Mikel San Miguelek ere, ekimen honen garrantzia azpimarratu die antolatzaileei: “Eskerrak helarazi nahi dizkiet Udalaren partez, gaurko Nordik ibilaldira animatu diren guztiei; pertsona nagusietan, kirola eta mugikortasun aktiboa sustatzea garrantsitsua da” esan die.














