Norberaren burua ulertzen ikasteko tailerra antolatu du Udalak

0
323

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, Udaleko Gazteria Sailak antolatuta. Tailerra apirilaren 23an izango da eta aurrez izena eman behar da arrasate.eus-en edo BAZen.

Kartela eta beheko testua: Udala.

Datorren apirilaren 23an “Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi” tailerra antolatu du Udaleko Gazteria Sailak, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Tailerra Ainhoa Urretagoiena profesionalak emango du.

Tailerraren helburu orokorra “osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da. Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu.
Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, osasun mentala hobetzeko helburuarekin” adierazi dute antolatzaileek.

Modu honetan, osasun mentalaren garrantziaz ohartarazteaz gain, emozioen ezagutza eta kudeaketa sustatuko da, gazteen ahalduntzeko oinarria finkatuz.

Egunerokotasunean emozioak kudeatu, komunikatzeko eta barrutik zein kanpotik hobeto egoteko tresnak landuko dira. Horretarako norberaren ohiturak, denbora-kudeaketa, edota zaletasunak landuko dira, norbere buruarekiko kontzienteago izan dadin, elkarrezagutza
sustatuz, harreman osasuntsuak eraikitzeko.

Metodologia eta izen-emateak

Tailer aktiboa izango da. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea arrasate.eus atarian, edo BAZen. Plaza mugatuak dira, beraz, interesa izatekotan, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da.

Udaleko Gazteria Sailak antolatutako tailer hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” egitarauarekin elkarlanean antolatu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen