Norabide politikoa aldatzeko prest gaude [Testua: Piter Encinas]

0
1353

Gaur egungo haserrea, frustrazioa eta inpotentzia itxaropen baikor bihurtu behar ditugu eta, horretarako, datorren igandean aukera handia daukagu. Gure botoa EAJri botoa emanez gero, ez da aldaketarik egongo.

Argazkia: EH Bildu, artxibokoa.

Confebask, enpresariak, Petronor, Iberdrola eta horrelakoak gero eta aberatsagoak izango dira. Herria, berriz, geroz eta pobreagoa. Gure giza eskubideak gero eta eskasagoak eta zerbitzu sozialak gero eta txarragoak. Askotan esaten dudanez, ekonomiak eta langabeziaren tasak ez dute mahai berean jaten.

Zertaz ari naizen hitz egiten:

  • De Miguel kasuari buruz, adibidez, oso adierazgarria delarik epaile batek EAJko militanteei kartzela zigorra ezartzea iruzur egiteagatik.
  • Oso nabarmena da, halaber, pribatizatzeak ez dituela gure zerbitzu sozialak hobetzen. Horren adibide dugu hezkuntzaren egoera, orokorrean, eta, bereziki, eskola publikoarena.
  • Beste adibide anker bat izan da Zaldibarren gertatukoa. Sei hilabete pasatu eta gero langileen gorpuak ez dira agertu eta, gainera, ez da inor zigortua izan, alderantziz baizik, enpresa berberari baimena eman baitiote bere aktibitatearekin jarraitzeko. Bien bitartean, hondakinen arazoa ez dute konpontzen, edo konpondu nahi dute zabortegiarekin eta erraustegiarekin.
  • Pandemia honetan hirugarren adineko egoitzetan gertatu dena sarraski hutsa izan da eta ez dago ukatzerik gertatutakoak azterketa sakona eskatzen duela, hain zuzen ere, EAJk egin nahi ez duena.
  • Osakidetzan, lan baldintzak eskasak, segurtasun neurriak are eskasagoak… Zerbitzu gehienetan lanaldiak ez dira hobetu nahiz eta Lehen Mailako Arretako langileek hartuta behar dituzten pazienteen kopuruak bider bi egin duen.

Horrexegatik esan behar dugu prest gaudela gauzak hobetzeko, haserretuta bazaude hortzak erakuts itzazu! Ez zaitez geldi egon!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen