Norabide bat izango da Zerrajera kaleko eta Nafarroa etorbideko tramu banatan “astelehenetik” trafikoarentzat

0
1658

Udalak jakinarazia du “Iberdrolak Erdialdean lurperatutako kanalizazio berri bat egingo duela, airetik doan kanalizazio bat kentzeko”.

Iragarri du obrak bihar “hilaren 29tik, astelehenetik” hasiko direla eta “3 astez luza daitezkeela”.

Horien ondorioz trafiko aldaketak izango dira Aprendices kalean, Zerrajera kalean, Nafarroa hiribideko zati batean eta Kontzezino kaleko beste batean.

Horrela, San Andrestik ezingo da Nafarroa etorbidera zuzenean sartu, eta trafiko hori Zerrajera kaletik bideratuko da.

Zerrajera kalea norabide bakarrekoa izango da trafikoarentzat, hau da, San Andrestik Ospitale ingururako norabidekoa.

Era berean, Aprendices kaletik ezingo da San Andreserantz joan Zerrajera kaletik. Ondorioz, trafiko hori Nafarroa etorbidetik bideratuko da.

Obren ondorioz ere autobus-parada bat lekualdatuko da

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen