Testua: Anabel Ugalde Gorostiza / Argazkia: E.B.
493 urte igaro dira gaurko egunez, 1531ko urtarrilaren 21ean, Pedro de Ramos eskribauak Hernando Gebarakoren testamentuaren kopia bat egin zuenetik Zamafo/Samafon (Indonesia). Gazteak, hil zorian zegoela, jatorrizkoa leku berean egina zuen 1529ko abenduaren 15ean. Eta familiak haren berri izan zuen dokumentu hura Mondragoera heldu zenean.




