Noka (emakumeen arteko hika) sustatuko du ‘AmaHika entzuteko’ bertso saioak

0
484

Emakume Txokoak antolatuta, Miren Amuriza, Oihana Arana, Haizea Arana, Eli Pagola eta Amaia Agirre bertsolariak sorkuntzan arituko dira urriaren 28an Kulturaten. “Nokaren erabilera desagertzen ari da”.

Emakume Txokoaren egitarauak aurrera jarraitzen du, eta urriaren 28rako (hurrengo eguenerako) bertso saioa antolatu du, ‘AmaHika entzuteko’ izenburupean, Kulturaten, 19:00etan.

Jabetze Eskolan hausnarketa egin da “hitanoaren eta bereziki nokaren erabileraren galeraren inguruan”. Galdera eta kezka asko sortu dira Emakume Txokoko arduradunek azaldu dutenez:

“Hikaren galera nabarmena da. Noka, berriz, are azkarrago ari da desagertzen. Nokaz birjabetzeak balio dezake emakumeak ahalduntzeko? Zergatik toka noka baino erabiliagoa da? Zergatik izan du duela gutxira arte ospe txarra? Hika berreskuratu daiteke feminismotik? Queer garaian hitanoa? Hitanoa egin daiteke ez bitarra? Baina zelan egin, ez badakigu? Ingo jonau?”.

Hausnarketa eta eztabaida hori “herrira ere zabaldu nahian”, 5 emakume bertsolari sorkuntza-lanetan arituko dira, “nokan aritzera gonbidatuak” izan direlarik.

Izan ere, AmaHika ikusteko saioa “ez da ohiko saio bat izango. Emanaldi berezia izango da nokaren erabilera sustatzeko eta ikusarazteko, eta herritarrak bertara gonbidatu dituzte”.

Honako bertsolariak ariko dira sorkuntzan: Amaia Agirre, Miren Amuriza, Oihana Arana, Haizea Arana eta Eli Pagola.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen